|
Kotte
Susperregi
|
| Laboral
Esperentzia:
Hondarribiko udaleku irekietan begirale bezala, 1985, 86 eta 87. urtean, 6-12 urte bitarteko haurrekin. Txingudi Ikastolako Antzerki tailerraren Zuzendaria, 1994, 95, 96, 97 eta 98. urtean. Txingudi Ikastolan Euskara Baietz programan begirale bezala. 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin. 1995, 96, 97 eta 98. urtean. -Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Practicumeko Batzordeak antolatutako 120 orduko Mintzairaren Pedagogiako Practicum-ean irakasle tutore bezala lana egin nuen 1999. urtean. Sabino Ayestaran, Gizarte Psikologiako Irakasleak zuzendutako Euskal Gazteen Ibilbideak beren gizarte garapenean izeneko lan taldearen partehartzailea. Lan hau 1993. urtean burutu nuen. Musikaren munduan lanean ibilia naiz. 1991, 92, 93 eta 94. urtean, Belea izeneko berbenen taldeko abeslari bezala. Hondarribiko Aixa izeneko taldearen abeslaria, 1994, 95, 96 , 97 eta 98. urtean. Antzerki
munduan, aktoresa bezala ere lanean ibilia naiz. Haurrei zuzendutako
Talde honekin ere, helduei zuzendutako hainbat ikuskizunetan lanean ibilia naiz. 1992, 93 eta 94. urtean. Pailazo bezala ere lanean aritua naiz. Xaxa eta Xuxa pailazoak alegia. Egindako lanakbeti ere, txikiei zuzendutakoak izan dira. 1994,1995 eta 1996. urteetan, Hondarribiko Udalaren bitartez, Xaindua Gaztetxean Sexual Informaziorako zabaldu zen zerbitzuaren arduraduna izan nintzen. ETB bat kateak, Bakarrik programan sexologoa bezala lanean aritu izan naiz, 2000, 2001 eta 2002. urte bitartean. Programa hone zuzendaria Estepan Aldamix zelarik. Gaur egun Hirsuta, izeneko kolektiboko partaidea naiz. Talde honek lan ezberdin asko burutzen dituelarik: Hezkuntza
afektibo sexuala gaiarekin, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroaren hainbat
ikastetxeetan lana egiten dugu. Ikastaroak D.B.H.ko gazteei zuzenduta
daude. Proiekto honekin, gazteak ez ezik, irakaslegoarekin eta gurasoekin hainbat ikastaroak burutzen ditugu. Ikastaro hauen iraupena ezberdina izango da demandaren arabera. Ikastetxeak aparte, hainbat kultur etxe eta udal antolatutako hitzaldiak eman izan ditut eta ematen ditut. Gai ezberdinak direlarik: menopausia, haurraren sexual garapena, gazteen sexualitatea, hurrengo eguneko pilula,... Urtxintxa Donostiko eskolak antolatutako begiraleen formakuntzarako, Heziera Sexuala eta Hezkidetzako ikastaroen arduraduna naiz, 2004/05 ikasturte honetatik. U.E.U.
(Udako Euskal Unibertsitateak), Miarritzen antolatzen diren Sexologia
ikastaroeen arduraduna naiz, 1997. urtetik hona.
|
| Kontatku | Mapa Web | |||
![]() |
||||
|
|
|||||||
|
Resolución
Recomendada 1024x768
|
|||||||
|
Hirusta
fué diseñada por Juncal
Cepeda
|