Hirusta kolektiboa 1992. urtean osatu zen. Heziketa Afektibo Sexuala lantzeko zegoen premia ikusita, arlo honetan lana garatzeko helburutzat hartu zuen kolektiboak.

Beharra aspektu ezberdinengatik sentitu genuen:

  • Gaia ezjakintasunaz, konfusioaz eta informazio ezaz inguratuta dagoelako.
  • Jarrera lasaigarria, esportzailea eta positiboa beharrezkoa delako. Sexualitatea giza funtzio naturala ederra eta beharrezkoa delako horrela sexuaren, giza sexualitatearen, plazerraren eta gorputzaren inguruan balore positiboak ezartzea urgentea iruditzen zaigulako.
  • Gazteek sexualitatearen inguruan informazio egokia eta kulparik gabekoa izatea beharrezkoa delako, horrela kulparik, lotsarik eta presiorik gabe praktikatu ahal izango dutelako.
  • Sexualitateari buruz hitz egitea, informatzea eta komunikatzea posiblea eta beharrezkoa delako, horrela gaiari inguratzen dion misterioa eta tabuarekin bukatu ahal izateko.
  • Plazer sexualak eta maitatzeko gaitasunak gure bizitza biziki aberasten duelako.
  • Egokiena heziketa afektibo sexuala jaiotzez egitea delako, horrela sexualitatea garen eta daukagun gaitasuna bezala ulertu eta bizi ahal izateko(gizaki sexutuak gara).
  • Hau guztia horrela ez izanik, hutsune hau betetzea helburutzat dugulako. Arlo honetan garatu daiteken lana oso interesgarria eta aberasgarria delako, sexualitatea jarrera irekia, positiboa eta natural batekin bizitzen lagundu dezakeelako, horrela belaunaldiz belaunaldi transmititzeko aukera izango dugulako. Azken finean pertsonarentzat sexualitatea oinarrizkoa, osasuntsua eta onuragarria delako.

 

Kontatku   Mapa Web
Hasiera-Historia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Resolución Recomendada 1024x768
Hirusta fué diseñada por Juncal Cepeda