_Hipotekako gastuak erreklamatu nahi?

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2020ko uztailaren 16ko epaiak mailegu-hartzaileak ordaintzen zituen hipoteka-gastu batzuk deusezak zirela adierazi zuen.

Horren ondorio zuzena: ordaindutako hipoteka- gastu batzuk erreklematu daitezkeela.

Notario-gastuak. Hipoteka-maileguaren eskritura erdi bana ordaindu behar da mailegu-hartzailearen eta mailegu-emailearen artean. Aldiz, hipoteka-maileguaren eskrituraren kopiak, eskatu dituenak ordaindu beharko ditu, berak baitu kopia horiekiko interesa.

Jabetza Erregistroa. Erregistratzailearen gastuei dagokienez, aipatutako epaiak dioe banku mailegu-emaileari ordaintzea tokatzen zaiola, aplikatu beharreko arauditik hala ondorioztatzen baita.

Etxebizitzaren tasazioa. Kontzeptu horrengatik ordaindutako guztia zordunari itzuli behar zaiola ulertu behar da.

Gestoria. Gestoriako gastuei dagokienez, ulertzen da gastu horiek bankuari dagozkiola bankuak bere esku-hartzea inposatu badu.

Azken berritasuna, hipoteka-gastuei dagokienez, preskripzioari buruzkoa da. Orain arte, gastu horiek erreklamatzeko epea 5 urterekin preskribatzen zela ulertzen zen. Nafarroako Probintzia Auzitegiak eman berri duen epaiak, ordea, 30 urteetara zabaltzen du erreklamatzeko preskribazio epea, Nafar Forua aplikatuz.

Gure zerbitzutan interesik duzu?

Scroll to Top