_Zer da hitzarmen arauemaile bat?

Hitzarmen arauemailea bi alderdien arteko adostasunezko kontratua da, eta harreman hura haustearen ondorio juridikoak arautzen ditu.

Hala bikoteak banandu edota dibortziatu nahi badu egin beharreko zerbait da. Berdin da elkarrekin seme-alabak izatea edo ez, aldea hitzarmeneko klausulen edukian egongo da.

Hitzarmen arauemailearen klausularik ezagunenak guraso-erantzukizunari, egonaldi- eta komunikazio-erregimenari edo alderdi bakoitzak familia-kargei aurre egiteko egiten duen ekarpenari buruzkoak dira.

Eduki pertsonalagoa duten klausula horiez gain, hitzarmen arautzaileak bikotearen ondare- eta ekonomia-alderdiak ere arautu behar ditu. Normalean, klausula horiek mantenu-pentsioari eta konpentsazio-pentsioari egiten diete erreferentzia, baina baita ezkontza-araubidearen likidazioari ere, hala badagokio.

Ezkontza-araubidearen likidazioa ez da nahitaez hitzarmen arautzailean egin behar, eta geroago egin ahal izango da.

Hitzarmen arauemailea judizialki homologatu daiteke edo eskritura publiko bihurtu notario aurrean. Nahitaezkoa izango da hitzarmen arautzailea judizialki homologatzea, seme-alaba adingabeak dauden kasuetan.

Bai, hitzarmen arauemailean hartutako neurriak edozein unetan aldatu ahal izango dira. Bi aldeak ados egotekotan, sinatutako hitzarmena erabat edo partzialki aldatzen duen beste hitzarmen arautzaile baten bitartez egino da. Klausula batzuk soilik aldatzen badira, aldatzen ez direnek indarrean jarraituko dute.

Alderdietako batek eskatuta ere egin daiteke, neurriak aldatzeko demandaren bidez. Kasu horretan, Auzitegi Gorenak ezarri duenez, hitzarmena aldatzeko, funtsezko aldaketa egon beharko da inguruabarretan.

Hitzarmen arauemaileak garrantzi handia du edukiari dagokionez; izan ere, alderdi bakoitzak epe luzean bere gain hartu beharko dituen eskubide eta betebehar pertsonalak eta ekonomikoak arautzen bait ditu, eta, beraz, gomendagarria da abokatuaren laguntza izatea etorkizunean arazoak saihesteko.

Gure bulegoan hasiera-hasieratik eskaintzen diegu laguntza eta aholkularitza pertsonei, gehien komeni zaien erabakia har dezaten.

Hitzarmen arauemaileari edo familia-zuzenbidearen arloko beste alderdiren bati buruzko lege-aholkularitza behar baduzu, harremanetan jar zaitezke inolako konpromisorik gabe, eta zure kasu zehatza aztertu ondoren dauden aldagaien inguruko orientazioa emango dizugu.

Gure zerbitzutan interesik duzu?

Scroll to Top