Kategoria gabe

Genero arrakalagatik osagarria dagokizu?

_Genero arrakalagatik osagarria dagokizu? _Argituko zaitugu.., _Zure interesekoa izan daiteke! Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berriro erabaki du pentsioen osagarrien inguruan, kasu honetan, “genero-arrakalagatiko osagarria” deiturikoari buruz. 2021ean, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 60. artikulua aldatu zen, eta genero-arrakalagatiko osagarria sortu zen, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (aurrerantzean, EBJA) amatasunagatiko aurreko osagarria diskriminatzailetzat jo zuelako. 60. artikuluak aitei osagarria eskatzeko aukera ematen zien, baina betekizun gehigarri batzuk frogatu behar zituzten; esate baterako, semea edo alaba jaio ondoren, beren karrera profesionalak kaltetu zirela egiaztatzea. EBJAk 2025eko maiatzaren 15eko epaian adierazi du 60. artikuluan araututako genero-arrakalagatiko osagarria sexuagatiko diskriminatzailea dela, baldintza desberdinak ezartzen baititu gizonen eta emakumeen artean. Zer ondorio ditu epai honek? Epaitzak eragin handia izan dezake osagarria eskuratu ez duten, edo eskatu eta ukatu egin zaien aita erretiratuen artean. Nork eska dezake? 2021eko otsailetik aurrera aitortutako kotizaziopeko pentsio baten onuradunek eskatu ahal izango dute genero-arrakalagatiko osagarri berria. Zein da jarraitu beharreko prozesua? Genero-arrakalagatiko osagarri berria edo aitatasunagatiko aurreko osagarria eskatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure kasuaren arabera aholkatuko zaitugu. Si estás pensando en constituirte como pareja estable y tienes dudas, no dudes en ponerte en contacto con nuestro despacho y te asesoraremos de la mejor manera posible.  ¿te interesan nuestros servicios? Contáctanos

Zer da hitzarmen arauemaile bat?

_Zer da hitzarmen arauemaile bat? _Zure interesekoa da! Hitzarmen arauemailea bi alderdien arteko adostasunezko kontratua da, eta harreman hura haustearen ondorio juridikoak arautzen ditu. Hala bikoteak banandu edota dibortziatu nahi badu egin beharreko zerbait da. Berdin da elkarrekin seme-alabak izatea edo ez, aldea hitzarmeneko klausulen edukian egongo da. Zein da hitzarmenaren edukia? Hitzarmen arauemailearen klausularik ezagunenak guraso-erantzukizunari, egonaldi- eta komunikazio-erregimenari edo alderdi bakoitzak familia-kargei aurre egiteko egiten duen ekarpenari buruzkoak dira. Eduki pertsonalagoa duten klausula horiez gain, hitzarmen arautzaileak bikotearen ondare- eta ekonomia-alderdiak ere arautu behar ditu. Normalean, klausula horiek mantenu-pentsioari eta konpentsazio-pentsioari egiten diete erreferentzia, baina baita ezkontza-araubidearen likidazioari ere, hala badagokio. Ezkontza-araubidearen likidazioa ez da nahitaez hitzarmen arautzailean egin behar, eta geroago egin ahal izango da. Beharrezkoa al da hitzarmena homologatzea? Hitzarmen arauemailea judizialki homologatu daiteke edo eskritura publiko bihurtu notario aurrean. Nahitaezkoa izango da hitzarmen arautzailea judizialki homologatzea, seme-alaba adingabeak dauden kasuetan. Alda daitezke hitzarmen arauemaile batean hartutako neurriak? Bai, hitzarmen arauemailean hartutako neurriak edozein unetan aldatu ahal izango dira. Bi aldeak ados egotekotan, sinatutako hitzarmena erabat edo partzialki aldatzen duen beste hitzarmen arautzaile baten bitartez egino da. Klausula batzuk soilik aldatzen badira, aldatzen ez direnek indarrean jarraituko dute. Alderdietako batek eskatuta ere egin daiteke, neurriak aldatzeko demandaren bidez. Kasu horretan, Auzitegi Gorenak ezarri duenez, hitzarmena aldatzeko, funtsezko aldaketa egon beharko da inguruabarretan. Hitzarmen arauemaileak garrantzi handia du edukiari dagokionez; izan ere, alderdi bakoitzak epe luzean bere gain hartu beharko dituen eskubide eta betebehar pertsonalak eta ekonomikoak arautzen bait ditu, eta, beraz, gomendagarria da abokatuaren laguntza izatea etorkizunean arazoak saihesteko. Gure bulegoan hasiera-hasieratik eskaintzen diegu laguntza eta aholkularitza pertsonei, gehien komeni zaien erabakia har dezaten. Hitzarmen arauemaileari edo familia-zuzenbidearen arloko beste alderdiren bati buruzko lege-aholkularitza behar baduzu, harremanetan jar zaitezke inolako konpromisorik gabe, eta zure kasu zehatza aztertu ondoren dauden aldagaien inguruko orientazioa emango dizugu. Gure zerbitzutan interesik duzu? Jar zaitez gurekin kontaktuan

Bikote egonkorrean bihurtu nahi duzue? Gako batzuk hemen

_Bikote egonkorrean bihurtu nahi duzue? _Gako batzuk hemen.., _Zure interesekoa da! Kode Zibilak ez bezala, Nafarroak berariazko araudia du bikote egonkorrei dagokienez (Foru Berriaren 106 Legea eta hurrengoak). Zer da bikote egonkorra? Bikote egonkorra bi pertsona nagusiek edo adingabe emantzipatuek osatzen dute, eta ezkontzaren antzeko afektibitate-harremana dute. Ezin izango dira bikote egonkor izan ezkonduta dauden pertsonak edo beste pertsona batekin bikote egonkorra osatu dutenak Nola eratzen da? Beharrezkoa da bi pertsonek dokumentu publiko batean adieraztea bikote egonkor gisa eratu nahi dutela. Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren erregistro bakarrean inskribatu beharko da, froga eta publizitate ondorioetarako, eta lege- eta zerga-ondorioak izateko. Nola arautzen da bikote egonkorren erregimena? Bikote egonkorrek beharrezkotzat jotzen dituzten itun arautzaile guztiak egin eta inskribatu ahal izango dituzte, alderdi bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituzten harreman pertsonal, familiar eta ondarezkoei dagokienez. Zer onura ditu bikote egonkor batek? Nabarmendu beharreko onuretako bat PFEZaren aitorpenean zergak batera ordaintzeko aukera da. Gainera, Dohaintzen eta Oinordetzen gaineko Zergetan ezkontideekin parekatzen dira, edo Eskualdaketen gaineko Zergan tasa murriztua aplikatzen zaie, familia-unitatearen ohiko bizilekua den etxebizitzaren gainekoa denean. Gainera, beste eskubide batzuk ere izan ditzakete, hala nola aitatasun- eta amatasun-loturagatiko baimen ordainduak, alarguntza-pentsioak edo beste batzuk, hala nola bekak, dirulaguntzak, bikotearen osasun-estaldura… Garrantzitsua da azpimarratzea, halaber, bikote egonkorreko kideren bat hiltzen bada, bizirik dirauenak izango dituela elkarrekin edo batak bestearen alde testamentuan, oinordetza-itunean, dohaintzan edo Nafarroako zuzenbidean baliozkoa den beste xedapen-egintzaren batean emandako oinordetza-eskubideak Bikote egonkor gisa eratzea pentsatzen ari bazara eta zalantzak badituzu, ez izan zalantzarik gure bulegoarekin harremanetan jartzeko eta ahalik eta ondoen aholkatuko zaitugu. Gure zenbitzutan interesik duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan

Hobetu dezaket nire erretiro pentsioa?

_Hobetu dezaket nire erretiro pentsioa? Azkenaldian berria izan da lanaldi partzialeko langileen erretiro-pentsioen araubidea aldatzen duen arau-aldaketa, aurtengo urriaren 1era arte aurreikusitako partzialtasun-koefizientea kentzen baita, eta benetan lan egindako egun bakoitza hartzen baita kontuan. Hala ere, partzialtasun-koefiziente hori baliogabetzat eta Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen Konstituzio Auzitegiak 2019an, lanaldi partzialean kotizatzen zuten pertsonek beren pentsioa murriztuta ikusten zutelako gehieneko lanaldia baino soldata txikiagoa jasotzen zutelako, eta ezin zitzaiolako oinarri arautzaileari ehuneko murriztaile bat aplikatu. Gainera, sistema hori diskriminatzailea zen emakumeentzat; izan ere, erretiratuen bi heren inguruk lanaldi partzialetan lanak egin baitzituzten. Horrek guztiak esan nahi du partzialtasun-koefizientea aplikatzen zaien pentsiodunek beren pentsioa berrikusteko eska dezaketela, koefiziente hori ezabatzearen ondorioz hura handitzeko.   Noiztik eska daiteke pentsioa berrikustea? Oraintsuko epaien arabera, hala nola Iruñeko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren epai honen arabera, berrikuspen horren ondorio ekonomikoak pentsioaren hasierara arte atzeraeraman daitezke, 2023ko urriaren 1etik (arau-aldaketaren data) harago, baita Konstituzio Auzitegiaren epaiaren datara ere. Zer egin behar dut? Gurekin kontaktuan jarri. Zure ibilbide profesionalean lanaldi partzialetan kotizatu baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan zure erretiro-pentsioa handitu dezakezun egiaztatzeko. Gure zerbitzuetan interesik duzu? Jarri gurekin kontaktuan

Hipotekako gastuak erreklamatu nahi?

_Hipotekako gastuak erreklamatu nahi? _2019. urtea baino lehen hipoteka bat sinatu zenuen?, _Hau interesatzen zaizu! Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2020ko uztailaren 16ko epaiak mailegu-hartzaileak ordaintzen zituen hipoteka-gastu batzuk deusezak zirela adierazi zuen. Horren ondorio zuzena: ordaindutako hipoteka- gastu batzuk erreklematu daitezkeela. Zeintzuk dira erreklamatu ahal diotudan gastuak? Notario-gastuak. Hipoteka-maileguaren eskritura erdi bana ordaindu behar da mailegu-hartzailearen eta mailegu-emailearen artean. Aldiz, hipoteka-maileguaren eskrituraren kopiak, eskatu dituenak ordaindu beharko ditu, berak baitu kopia horiekiko interesa. Jabetza Erregistroa. Erregistratzailearen gastuei dagokienez, aipatutako epaiak dioe banku mailegu-emaileari ordaintzea tokatzen zaiola, aplikatu beharreko arauditik hala ondorioztatzen baita. Etxebizitzaren tasazioa. Kontzeptu horrengatik ordaindutako guztia zordunari itzuli behar zaiola ulertu behar da. Gestoria. Gestoriako gastuei dagokienez, ulertzen da gastu horiek bankuari dagozkiola bankuak bere esku-hartzea inposatu badu. Noiz arte erreklamatu dezaket? Azken berritasuna, hipoteka-gastuei dagokienez, preskripzioari buruzkoa da. Orain arte, gastu horiek erreklamatzeko epea 5 urterekin preskribatzen zela ulertzen zen. Nafarroako Probintzia Auzitegiak eman berri duen epaiak, ordea, 30 urteetara zabaltzen du erreklamatzeko preskribazio epea, Nafar Forua aplikatuz. Gure zerbitzutan interesik duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan

Pentsioen aitatasun-osagarria dagokizu?

_Pentsioen aitatasun osagarria dagokizu? _Bi seme-alabaren guraso edo adoptatzaile izan zara 2016tik 2021era?, _Hau interesatzen zaizu! 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 60. artikuluak ekarpen demografikoagatiko osagarri bat aurreikusten zuen erretiro-pentsio, alarguntasun-pentsio edo ezintasun iraunkorragatiko pentsioen onuradunak ziren emakumeentzat, betiere, bi seme-alaba edo gehiagoren ama baziren pentsioa onartzen zitzaion egunaren aurretik. Hala ere, EBJAk, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioari jarraikiz, 2019ko abenduaren 12ko epaian, osagarri hori diskriminatzailea zela ezarri zuen, eta geroztik gizonek ere eskubidea dute osagarria jasotzeko. Nork eska dezake? Erretiroko, alarguntzako edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunak diren gizonak Pentsio hori (gertaera eragilea) 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitartean onartuta izatea. Bi seme-alaba edo gehiago dituen guraso edo adoptatzaile izatea. Ez da beharrezkoa bizikideak edo ekonomikoki mendekoak izatea. Zenbatekoa da osagarria? Ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarriak zure pentsioaren ehunekoa (14 ordainsarietan) handituko du, seme-alaba kopuruaren arabera: 2 seme-alaba: % 5eko igoera pentsioan 3 seme-alaba: % 10eko igoera pentsioan 4 seme-alaba edo gehiago: % 15eko igoera pentsioan Adibide bat jarrita, hilean 1.500 €gordineko pentsioa kobratzen duen 3 seme-alabako aitak hilean 150 €gehiago jasoko ditu osagarri horrengatik, hau da, 1.800 € gehiago urtean. Erreklamatu al daitezke atzerapenak? Noiztik? Hala, pentsioa jaso zenuenetik sortutako atzerapenak ordaintzea ere eska daiteke. Zer prozesu jarraitu behar dut? Lehenik eta behin, jarri gurekin harremanetan. Bigarrenik, eskaera bat egiten zaio Gizarte Segurantzari. Administrazio-bidea amaitu ondoren, eta betiere Gizarte Segurantzak osagarria jasotzeko eskubidea aitortzen ez badu, lan-arloko epaitegietara jo beharko litzateke hori erreklamatzeko. Gure zerbitzutan interesik duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan

Scroll to Top