Genero arrakalagatik osagarria dagokizu?
_Genero arrakalagatik osagarria dagokizu? _Argituko zaitugu.., _Zure interesekoa izan daiteke! Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berriro erabaki du pentsioen osagarrien inguruan, kasu honetan, “genero-arrakalagatiko osagarria” deiturikoari buruz. 2021ean, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 60. artikulua aldatu zen, eta genero-arrakalagatiko osagarria sortu zen, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (aurrerantzean, EBJA) amatasunagatiko aurreko osagarria diskriminatzailetzat jo zuelako. 60. artikuluak aitei osagarria eskatzeko aukera ematen zien, baina betekizun gehigarri batzuk frogatu behar zituzten; esate baterako, semea edo alaba jaio ondoren, beren karrera profesionalak kaltetu zirela egiaztatzea. EBJAk 2025eko maiatzaren 15eko epaian adierazi du 60. artikuluan araututako genero-arrakalagatiko osagarria sexuagatiko diskriminatzailea dela, baldintza desberdinak ezartzen baititu gizonen eta emakumeen artean. Zer ondorio ditu epai honek? Epaitzak eragin handia izan dezake osagarria eskuratu ez duten, edo eskatu eta ukatu egin zaien aita erretiratuen artean. Nork eska dezake? 2021eko otsailetik aurrera aitortutako kotizaziopeko pentsio baten onuradunek eskatu ahal izango dute genero-arrakalagatiko osagarri berria. Zein da jarraitu beharreko prozesua? Genero-arrakalagatiko osagarri berria edo aitatasunagatiko aurreko osagarria eskatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure kasuaren arabera aholkatuko zaitugu. Si estás pensando en constituirte como pareja estable y tienes dudas, no dudes en ponerte en contacto con nuestro despacho y te asesoraremos de la mejor manera posible. ¿te interesan nuestros servicios? Contáctanos

