_Gure lantaldea

Jokin Zabala Alfaro
Lan-arloko abokatua
Zuzenbidean graduatua eta Abokatutzan Sartzeko Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Iruñeko Abokatuen Elkargo Prestuaren elkargokidea.

Garazi Uriarte Elizaga
Abokatu penalista eta zibilista
Zuzenbidean graduatua eta Abokatutzan Sartzeko Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Iruñeko Abokatuen Elkargo Prestuaren elkargokidea. Gatazka juridiko pribatuetako bitartekotzako unibertsitate adituaren berezko titulua.

Raul Lecumberri Morato
Lan-arloko abokatua
Zuzenbidean graduatua eta Abokatutzan Sartzeko Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Iruñeko Abokatuen Prestuaren elkargokidea.

Proiektu hau 2020an hasi zen, hiru lankidek geure bulegoa muntatzeko abenturan hastea erabaki genuenean. Gaur egun, Hirusta hiru bazkide fundatzaileek osatzen dute: Raul Lecumberri Morato, Garazi Uriarte Elizaga eta Jokin Zabala Alfaro.
Abokatu konprometituak gara abokatutzarekin, baina batez ere errealitate sozialarekin. Gure ustez, zuzenbidea errealitatea eraldatzeko tresna bat da, kolektibo zahurgarrienek egunez egun jasaten dituzten desberdintasunak gutxitzeko dauden mekanismoak erabiliz.
Gure bezeroak modu pertsonalean, hurbilean eta bakarrean artatzen ditugu, konfiantzarik handiena transmitituz, aholkuak emanez eta prozesu osoan lagunduz. Zerbitzuak modu pertsonalean eskaintzen dituzte taldea osatzen dugun profesionalek. Kasu bakoitza bakarra da, eta eskatzen den garrantzia eta arreta ematen zaio.